Marilyn Strathern

Marilyn Strathern

Girton College (en) Itzuli principal (en) Itzuli

1998 - 2009
Juliet Campbell (en) Itzuli - Susan J. Smith (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaIparraldeko Gales1941eko martxoaren 6a (83 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaGirton College (en) Itzuli doktoretza
Bromley High School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaEsther N. Goody (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Australiar Unibertsitate Nazionala  (1970 -  1976)
Manchesterreko Unibertsitatea  (1985 -  1993)
Cambridgeko Unibertsitatea  (1993 -  2008)
Girton College (en) Itzuli  (1998 -  2009)
Jasotako sariak
KidetzaBritainiar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Academia Europaea (en) Itzuli
Amerikako Sozietate Filosofikoa

Marilyn Strathern (sortzez, Ann Marilyn Evans) britainiar antropologoa da.

Londresko iparraldean jaio zen (Erresuma Batua), 1941eko martxoaren 6an. Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen gizarte-antropologiako gradua, masterra eta doktoregoa. Edmund Leach, Meyer Fortes eta pareko antropologo entzutetsuekin jardun zuen lanean. Irakasle bisitaria izan zen Canberrako (Australia) Australian National Universityn eta Berkeleyko University of Californian. 1985etik 1993ra bitarte, gizarte-antropologiako irakaslea izan zen Manchesterko Unibertsitatean, eta gerora, Cambridgekoan. Gainera, Mistress of Girton College izan da, 1998. urteaz gero. 1994tik 2008ra, Cambridgeko Unibertsitateko William Wyse Professor of Social Anthropology izan zen, eta hantxe erretiratu zen 2009an.

Gizarte- eta kultura-antropologiako pertsona ezagunenetakoa da mundu osoan. Azpimarratzekoa da berak egindako lana eta Melanesiari zein Ozeano Bareari buruz egindako ekarpen teoriko eta etnografikoa, eta baita genero-ikerlanei eta antropologia feministari begira egindako lana ere. Irakaskuntzan eta ikerkuntzan eskarmentu handiko emakumea da, eta aintzatesten ugari jaso ditu mundu osoko unibertsitate-erakundeen eskutik. 1970. urtean, National Universityko New Guinea Research Uniteko Research Fellow izan da; eta gerora, Pacific Studies at the Australian National Universityko Research Schooleko Senior Research Fellow. Bestalde, Fellow eta Lecturer izan zen Girton Collegen (1976-83) eta Cambridgeko Trinity Collegen (1984-85). Manchesterreko Unibertsitatean eta batez ere Cambridgekoan (2004ra arte) izan zen bitartean, eta irakasle gonbidatu moduan Estatu Batuetan, Australian eta Europan egindako egonaldietan, antropologo gazteen belaunaldi baten aholkularia izan da; eta gazte horiek, gerora, Ozeano Barean eta beste toki batzuetan egin dute euren lana.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search